XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dago esan beharrik ere gaiaren konplexutasunaren aurrean metodo edo ikerlan modu ezberdinak har daitezkeenik, hizkuntzalarien artean azterketa era nahiko ezberdinak eta batzutan kontrajarriak aurkitzen baitira.

Lehenik, ez daukate oso definizio berdinak hitzaren mugatzeaz eta kontzeptua beraz, eta norbaiten ustez hitzaren mugatze egoki bakarra definizio sintaktikoa litzateke, eta beste eratako definizioak arbuiagarriak, hots, psikosemantikoak eta barnedefinizioak.

Halere, ene uste apalez, oker ez banago oro lirateke neurri nola-halako batetan osagarri.

Adibidez A. Eguzkitzak hitzaren mugaezina adierazteko exenplu hau ematen digu: Hitz lokera honek, eransten du, ez du tradizio handirik euskararen alorrean, ez bada zenbait toponimoen kasuan, eta beraz, gehiegikeria iruditzen zaion lotze soil horri marratxoak ezartzea proposatzen du, era honetara: Hizkuntzalaritza-hiztegi-autore-gaisotasun.

Modu honi, ordea, gehiegikeria deritzo Mujikak, eta ez hori bakarrik are gehiago, haurkeriatzat jotzen du: .

Baina prozedura bi horiek, alegia, bai sinpleki hitzak bata besteari lotze soila, bai marraren bitartez egitea oso arruntak eta ugariak izango dira Urterengan ikusiko dugun bezalaxe, inolaz ere ez zorakeria, ez haurkeriatzat har daitezkeelarik, hala beharrezko barne egituraren eraginez sortuak baizik.

III.4.3.9.1.- Onomatopeiak Hitz onomatopeikoek beren hotsen bidez, badirudi ekintza bera nahi dutela errepikatu, eta horregatik hizkuntzaren lehenetarikoak omen dira zenbaiten iritziz, izen zaharrak, sailean eta bere balio espresiboengatik Lafittek delakoekin batera sartzen ditu.